Erreakzioa
Euskal taldeak, indarkeriaren kontra
Erredakzioa
Dolumina adierazi diete Coruñako Deportivo taldeko jarraitzailearen senide eta lagunei.
Athletic Clubek bere dolumina adierazi die Madrilen 2014ko azaroaren 30ean zendu den Francisco J. Romero Taboada Coruñako Deportivo taldeko zalearen senide eta lagunei. Athleticek publikoki adierazi du gertaera horiek gaitzesten dituela, soberan baitaude futbolean eta ezinegona eta tristezia eragin besterik ez dutelako egiten.
Realak, bestalde, mezu hau jarri du bere webean: "Reala gaur Madrilen izandako gertakari deitoragarriagatik futbol munduko tristura ebatzen da. Gure gaitzespen kementsuena biolentzia aktu guztiei. Entitate txuri-urdinak bere doluminak helarazi nahi dizkio Francisco R. Taboadaren senide eta ahaidei, gaur eguerdian hildakoa gaur goizean izandako gertakari larriengatik".