Itxi

Neurriak hartuko dituzte

Ultrak futbol-zelaietatik kanpo nahi ditu Kirol Kontseilu Nagusiak

Erredakzioa

Indarkeriaren Kontrako Batzordean, aho batez adostu dute, eta ondorio nagusia honakoa da: orain baino gogorrago egin behar da talde ultren kontra.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kirol Kontseilu Nagusiak (CSD) talde ultrak futbol-zelaietatik kanporatu nahi ditu. Indarkeriaren Kontrako Batzordean, aho batez adostu dute, eta ostegunean Profesionalen Futbol Ligarekin eta Espainiako Futbol Federazioarekin bilduko da CSD-a.

Horretarako, neurri ezberdinak proposatu dituzte. Miguel Cardenal Kirol Kontseilu Nagusiko presidenteak esandakoaren arabera, harmailak ez ezik zelaiak ere ixtea aurreikusten dute eta talde ultrek erabiltzen dituzten eserlekuetan abonuak saltzea galaraztea.

Ultren kontra gogor jokatzen ez duten futbol taldeek, isunak jasoko dituzte, errotik ezabatu nahi baitute indarkeria. Ez da onartuko ez irain arrazistarik, ez irain xenofoborik, ezta mehatxu-abestirik ere, atzokoa bezalako erasoen aurrekaria direla uste dutelako (Atleticoko eta Deporreko zaleen artean izandako istiluen ondorioz, Deportivoko zale bat hil zen). Abesti hauek detektatzeko orduan, futbol taldeen eta epaileen laguntza eskatzen dute. Aktetan ahozko erasorik egon den salatu dezaten.

Ondorio nagusia honakoa da: orain baino gogorrago egin behar da talde ultren kontra. Futbol Ligak indarkeriaren prebentziorako unitate bat sortuko du atzokoa mota honetako azken erasoa izan dadin.

Francisco Martinez eta Miguel Cardenal Kiroletako eta Segurtasun Estatu idazkariek ziurtatu dutenez, poliziaren eta epaileen hasierako ikerketen arabera, ez zegoen zantzurik aurreikusteko gertatutako ezbeharra, ezta "arrisku handiko partidutzat" jotzeko aurrekaririk ere.

k ere.

Albisteak (3)

Bideoak (1)