Final-hamaseirenak
Athleticek eta Realak ezin dute hutsik egin Kopako itzuliko partidan
ERREDAKZIOA
Eibarrek eta Alavesek bide latza dute aurretik, izan ere, armaginek Getaferen aurka 3 eta 0 galdu ondoren, eta arabarrek Espanyolen aurka 0 eta 2 galdu ostean, oztopoz betetako bidea dute aurretik.
Athleticek eta Realak ez dute huts egiteko aukerarik final-hamaseirenetako itzuliko partidan. Ilusioz betetako 2. B-ko aurkariak dituzte aurrez aurre, eta joanekoan berdinketa lortu ostean, itzulikoan dute euren aukera. Bestalde, Eibarrek eta Alavesek ez dute beta askorik aurrera egiteko, ez baitzuten behar besteko maila eman joaneko partidan.
Athleticek Alcoyanoren aurkako norgehiagokan (1-1) berdindu egin zuen, eta Realak (0-0) berdindu zuen Oviedoren aurkakoan.
Hala ere, kontuak hobe ateratzen zaizkie zurigorriei, txuri-urdinei baino. Borja Viguerak Collaon sartutako golak abantaila txiki bat eskaintzen baitio Athletici.
Eibarrek bere aldetik, 3 eta 0 galdu zuen Getaferen aurkako neurketa, eta Alavesek 0 eta 2 galdu zuen Espanyolen aurka. Hortaz, armaginen eta arabarren final-hamaiserenak ?konplikatuegi? daudela esan genezake.
Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketak eta final-zortzirenetako parekatzeak:
JOANEKOA
Abenduaren 2a:
Real Madril 5 - Cornella (2a.B) 0 4-1
Abenduaren 3a:
Sevilla 5 - Sabadell (2a.) 1 6-1
Abenduaren 16a:
Bartzelona - - Huesca (2a.B) 20.00 4-0
Celta - - Las Palmas (2a.) 20.00 1-2
Valentzia - - Rayo Vallecano 22.00 1-2
Almeria - - Betis (2a.) 22.00 4-3
Abenduaren 17a:
Eibar - - Getafe 20.00 0-3
Levante - - Albacete (2a.) 20.00 1-1
Espanyol - - Alaves (2a.) 20.00 2-0
Real Sociedad - - Oviedo (2a.B) 22.00 0-0
Vila-real - - Cádiz (2a.B) 22.00 2-1
Cordoba - - Granada 22.00 0-1
Abenduaren 18a:
Athletic - - Alcoyano (2a.B) 20.00 1-1
Atletico Madril - - L'Hospitalet (2a.B) 20.00 3-0
Elx - - Valladolid (2a.) 22.00 0-0
Malaga - - Deportivo 22.00 1-1
-Final-zortzirenetako parekatzeak (Urtarrilaren 7 eta 14):
17. Rayo Vallecano-Valentzia//Alaves (2a.)-Espanyol
18. Huesca (2a.B)-Bartzelona//Valladolid (2a.)-Elx
19. L'Hospitalet (2a.B)-At. Madril//Real Madril
20. Las Palmas (2a.)-Celta//Alcoyano (2a.B)-Athletic Club
21. Deportivo-Malaga//Albacete (2a.)-Levante
22. Granada-Cordoba//Sevilla
23. Cadiz (2a.B)-Vila-real//Oviedo (2a.B)-Real Sociedad
24. Betis (2a.)-Almeria//Getafe-Eibar