Jaitsiera, 3 puntura
'Abisu horia' Bilbon eta Donostian
Isusko AB
Kordobak Rayo Vallecanori irabazi eta gero Athleticek eta Realak hiru puntura besterik ez dute jaitsiera postuak. Eibar, ordea, lasai-lasai.
BBVA Ligako lehen itzulia amaitzeko partida bat falta denean gure bi taldeen egoera ez da batere ona. Athleticek eta Realak hiru puntura besterik ez dituzte jaitsiera postuak.
Bilbotarren ezusteko porrota jaso zuten San Mamesen sailkapeneko azkenaren kontra, Elxen aurka hain zuzen ere. Ekaitzak eta trumoiak Bilbon. Donostian ere egoera kezkatzekoa da, nahiz eta aurten Atletico, Bartzelona eta Real Madril gainditu egun sailkapeneko azkenaren kontra berdindu eta putzuan jarraitzen dute eguzkia ezin ikusirik.
Zerua oskarbi Eibarren dugu. Denboraldi bikaina gipuzkoarrena, beraz, eguraldi ona eta lasaitasuna nahi badugu Eibarrera jo behar dugu.
Emaitzak
Levante 0 - Deportivo 0
Real Madril 3 - Espanyol 0
Malaga 1 - Vila-real 1
Celta 1 - Valentzia 1
Eibar 2 - Getafe 1
Almeria 0 - Sevilla 2
Athletic 1 - Elx 2
Granada 1 - Real Sociedad 1
Bartzelona 3 - At. Madril 1
Rayo Vallecano 0 - Kordoba 1
Sailkapena
(...)
11. Rayo Vallecano 20 puntu
12. Real Sociedad 19
13. Athletic 19
14. Getafe 17
15. Kordoba 17
16. Deportivo 17
17. Almeria 16
18. Levante 16
19. Elx 14
20. Granada 14
Hurrengo jardunaldia
Ostirala 16: Kordoba-Eibar (20:45).
Larunbata 17: Real Sociedad-Rayo (16:00), Valentzia-Almeria (18:00), Vila-real-Athletic (20:00), Espanyol-Celta (22:00).
Igandea 18: Getafe-Real Madril (12:00), At. Madril-Granada (17:00), Deportivo-Barcelona (19:00), Sevilla-Malaga (21:00), Elx-Levante (21:00).