Finalerdiak helburu
Atleticok Barça kanporatu nahi du
Erredakzioa
Aurrez aurre katalanen eraso indartsua eta madrildarren sendotasuna izango dira. Norgehiagoka zirraragarria espero da.
Atletico Madrilek Barça hartuko du asteazken honetan, Kopako final-laurdenetako itzuliko partidan. Camp Noun jokatutako neurketan, Luis Enriqueren taldea nagusitu zen (1-0), baina madrildarrek finalerdietarako txartela lortu nahi dute kanporaketari buelta emanda.
Biak dira Errege Kopa irabazteko hautagaiak, baina txartela bakarra da. Aurrez aurre katalanen eraso indartsua eta madrildarren sendotasuna izango dira. Norgehiagoka zirraragarria espero da.
Ustezko hamaikakoak:
Atletico: Oblak; Juanfran, Miranda, Gimenez, Siqueira; Raul Garcia edo Koke, Mario, Gabi, Arda Turan: Griezmann eta Fernando Torres.
Bartzelona: Ter Stegen; Alves, Pique, Mascherano, Alba; Rakitic, Busquets, Iniesta; Messi, Luis Suarez eta Neymar.
Epailea: Gil Manzano
Futbol-zelaia: Vicente Calderon
Ordua: 21.00