2022ko Munduko Txapelketa
Qatarren azarotik abendura jokatzea proposatu du FIFAK
Erredakzioa
Erreakzioak berehala etorri dira. Europako Ligak, tartean Espainiakoa, erabat kontra agertu dira, lehiaketen bilakaera normalean erabateko eragina izango duelako.
Gaur jakin dugu nazioarteko egutegia osatzen duen FIFAren lan-taldeak 2022. urteko Qatarreko Munduko Txapelketa azaroaren 19tik abenduaren 23ra bitartean jokatzea proposatu duela, urteko sasoi egokiena dela argudiatuz.
Erreakzioak berehala etorri dira. Europako Ligak, tartean Espainiakoa, erabat kontra agertu dira, lehiaketen bilakaera normalean erabateko eragina izango duelako.
Edonola ere, FIFAren Batzorde Exekutiboak erabaki bat hartu beharko du, datorren martxoaren 19an eta 20an egingo duten bileran.