Lagunartekoa
Emakumezkoen Euskal Selekzioak Estonian jokatuko du hilaren 23an
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Etxetik kanpo jokatuko duen bigarren neurketa izango da Euskal Selekzioarentzat, 2007. urtean Argentinarekin neurtu baitzituen indarrak Buenos Airesen.
Emakumezkoen Euskal Selekzioak lagunarteko partida jokatuko du Estoniaren aurka maiatzaren 23an. Neurketa Tallineko TNTK futbol-zelaian jokatuko dute, Euskadiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez.
Euskal hautatzaileek Erregina Kopa bukatu ondoren eskainiko dute Estoniako neurketarako deialdia. Txapelketari Madrilen emango zaio hasiera igande honetan, eta finala hilaren 17an izango da, Melillan.
Etxetik kanpo jokatuko duen bigarren neurketa izango da Euskal Selekzioarentzat, 2007. urtean Argentinarekin neurtu baitzituen indarrak Buenos Airesen.
Federazioek lortutako akordioaren arabera, Estoniak Euskadin jokatuko du hurrengo urtean.