Itxi

Greba

Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi du greba

Leire Etxazarra | eitb.eus

Epaileak LFPren alde egin du eta futbolariek maiatzaren 16tik aurrera deitutako mugagabeko greba bertan behera uztea erabaki du. Auzitegiaren arabera, grebak "nahasmen handia" soruko luke.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Auzitegi Nazionaleko lan-arloko Salak Futboleko Liga Profesionalak eskatutako kautelazko neurria aintzat hartu eta Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) maiatzaren 16tik aurrera deitutako mugagabeko greba bertan behera uztea erabaki du.

Emilia Ruiz eta Ramon Gallo Auzitegi Nazionaleko epaileek autoan azaltzen dutenez, futbolarien sindikatuak maiatzaren 10ean deitutako grebak "nahasmen handia sortuko luke antolaketan". Greba telebista eskubideen diru-sarreren banaketarekin ados ez daudelako deitu zuten. Errege dekretua apirilaren 30ean onartu zuen Espainiako Gobernuak.

Halaber, epaileek baldintza bat jarri diote LFPri greba eten ahal izateko: lan-arloko Salaren kontu korrontean 5 milioi euro sartzea 15:00ak baino lehen, eta Ligak, dagoeneko, eskakizuna bete du.

Auzitegi Nazionalaren arabera, grebarako eskubideak ezin du "hitzarmen kolektibo batean adostutakoa aldatzeko helburua izan". Egungo hitzarmen kolektiboak jokalarien sinidkatua eta patronala lotzen ditu, eta indarrean izango da 2016ko abenduaren 31 arte.

Lan-arloko salak azaldu duenez, futbolariek deitutako grebak "indarrean dagoen hitzarmena aldatzeko helburua izan lezake".

"Nahasmen handia sortuko luke"

Bestalde, magistratuek frogatuta ikusten dute grebak BBVA tea Adelante Ligak aurreikusitako datetan amaitzea saihestuko lukeela. Horrek "nahasmen handia sortuko luke antolaketari dagokionez, eta konponbide zaila dauka Espainiako selekzioak eta klubek nazioartean dituzte hitzorduaen eta jokalarien oporren ondorioz".

Hori guztia kontuan izanda, Futbol Liga Profesionalak eskatutako kautelazko neurria aintzat hartzea erabaki du Auzitegi Nazionalak. Dena den, erabakia behin-behinekoa dela azpimarratu dute, eskaera nagusia aztertu eta Futbol Liga Profesionalak 5 milioi euroko gordailua jarri arte. Erabakiaren aurka kasazio errekurtsoa jartzeko aukera dago bost eguneko epean, Auzitegi Goreneko 4. Salan.

Rubiales: 'Erabakia onartzen dugu, baina ez dugu ulertzen'

Luis Rubiales Espainiako Futbolarien Elkarteko presidenteak esan du Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia "onartu" egiten dutela, baina ez dutela ulertzen zergatik ez duen euren "alde" egin.

"Hala ere, erabakia onartu eta bete egin behar dugu, sindikatua gara eta legea errespetatu behar dugu. Orain eszenario aldaketa bat dago 17an epaiketa daukagulako, baina arazoek hortxe jarraitzen dute eta horregatik ari gara negoziatzen", azaldu du Rubialesek.

Albisteak (3)

Bideoak (1)