Ustelkeria futbolean
Blatterrek dimisioa aurkeztu du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gainera, presidente berria aukeratzeko ez ohiko batzarra deitu du. Duela lau egun berrautatu zuten Blatter, baina erabakia FIFAko zuzendaritzako kide gehienen ustelkeria kasuen ondorioa da.
Joseph Blatter FIFAko presidenteak dimisioa aurkeztu berri du. Duela lau egun berrautatu zuten, baina erabakia FIFAko zuzendaritzako kide gehienen ustelkeria kasuen ondorioa da. Zazpi lagun atxilotu zituzten.
Blatterrek, gainera, presidente berria aukeratzeko ez ohiko batzarra deitu du. Ordura arte (oraingoz datarik ez dago) karguan jarraituko duela aitortu du.
FIFA "estimatu eta maite" duela azpimarratu du eta erakundearentzat onena baino ez duela nahi gogoratu du.