0-1
Silvak argi izpia piztu du, Europako Txapelketa bideratuz
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ezinbesteko garaipena erdietsi zuen Espainiako Selekzioak (0-1), 2016eko Eurokopa helburu.
Garaipen garrantzitsua lortu zuen Espainiak Bielorrusiaren aurkako partidan. Del Bosqueren mutilen nagusitasuna argia zen, hala ere, ez zuten askorik asmatu eta selekzio ilun baten itxura nahiko kaxkarra eman zuten.
David Silvak, ordea, argi izpia piztu zuen eta atezainak egindako akats bat aprobetxatuz, garaipenaren gola sinatu zuen (0-1). Bielorrusiak bigarren zatian atera zuen bere aurpegirik indartsuena, baina Del Bosquek bere mutilen dohainekin jokatu zuen eta Brasilgo mundialeko hamaikako hamar jokalari zelairatu zituen, eta taldea osotu aldera, Alvaro Morata gaztearen aldeko apustua egin zuen.
-Fitxa teknikoa:
0 - Bielorrusia: Gorbunov; Shitov, Martynovich, Filipenko, Bordachev; Kysliak (Dragun, 78.m), Maevski, Nekhaychik, Volodko (Stasevich, 80.m), Hleb (Putilo, 89.m); y Kornilenko.
1 - Espainia: Iker Casillas, Juanfran, Piqué, Sergio Ramos, Jordi Alba, Busquets, Cesc (Isco, 74.m), Cazorla, Silva (Bernat, 85.m), Pedro (Vitolo, 65.m) y Morata.
Golak: 0-1, 45.m: Silva.