Zazpigarren jardunaldia
Malaga-Reala eta Las Palmas-Eibar, urriko lehen larunbateko 22:00etan
Agentziak | Erredakzioa
Rosaledan jokatuko dute txuri-urdinek, eta Insularren, armaginek, urriaren 3an; Athleticek Valentzia jasoko du, San Mamesen, urriaren 4an (igandea), 16:00etan.
Realak, Eibarrek eta Athleticek badakite noiz jokatuko dituzten BBVA Ligako zazpigarren jardunaldiko euren partidak, urriko lehen asteburuan. Realak eta Eibarrek larunbatean, urriaren 3an, jokatuko dute, 22:00etan, Malagan eta Las Palmasen, hurrenez hurren; Athleticek, bere aldetik, Valentzia jasoko du San Mamesen igandean, urriaren 4an, 16:00etan.
Hauek dira zazpigarren jardunaldiko partiden ordutegiak:
Urriaren 2an (ostirala):
20:30. Celta - Getafe
Urriaren 3an (larunbata):
16:00. Sevilla - Bartzelona
18:15. Granada - Deportivo
20:30. Espanyol - Sporting
22:00. Malaga - Reala
22:00. Las Palmas - Eibar
Urriaren 4an (igandea):
12:00. Rayo Vallecano - Betis
16:00. Athletic Club - Valentzia
18:15. Levante - Vila-real
20:30. Atletico Madril - Real Madril