Zelaia, erabakitzeke
Katalunia-Euskal Selekzioa partida abenduaren 26an jokatuko da
Erredakzioa
Kataluniako Futbol Federazioak partidaren data baieztatu du, nahiz eta Euskadiko Futbol Federazioaren baiztapena falta den. Katalunian jokatuko da, baina zelaia ez dago erabakita oraindik.
Kataluniako Futbol Federazioak baieztatu duenez, Katalunia-Euskal Selekzioa partida, abenduaren 26an jokatuko da oraindik erabaki gabe dagoen Kataluniako futbol zelai batean. Euskadiko Futbol Federazioak oraindik ez du ezer baieztatu.
Futbol Liga Profesionalak BBVA Ligako egutegia aldatu eta 17. jardunaldia abenduaren 30a eta 31 bitartean jokatzea erabaki zuen. Ondorioz, bi selekzioen arteko lehia abenduaren 26ra pasatzea erabaki dute bi federazioek. San Esteban egunean jokatuko da partida, jai eguna Katalunian. Ordutegia eta zelaia zehaztu gabe dauden arren, norgehiagoka goizean jokatuko dela dirudi.
Euskal Selekzioak eta Kataluniak elkarren aurka jokatu zuten azken partida 2014ko abenduaren 28an izan zen San Mamesen eta norgehiagoka bana berdinduta (1-1) bukatu zen.