Telebista eskubideak
Horrela izango dira Liga eta Kopako ordutegiak hurrengo denboraldian
Agentziak | Erredakzioa
Berritasun nagusiena larunbateko 13:00eko ordutegia da, hurrengo hiru denboraldietan telebista eskubideak merkaturatzeko eskaintzak eskatzeko oinarrien arabera.
Hurrengo hiru denboraldietan Liga eta Kopako ikus-entzunezko eskubideak merkaturatzeko eskaintzak eskatzeko oinarrien berri eman du Futbol Liga Profesionalak.
Oinarri hauetan hamar eskubide sorta ezartzen dira, eta Ligako hurrengo ordutegiak zehazten dira irizpide orokor bezala:
Ostirala: 20:30
Larunbata: 13:00, 16:00, 18:15 eta 20:30
Igandea: 12:00, 16:00, 18:15 eta 20:30
Astelehena: 20:30
Errege Kopako partidak astearte, asteazken eta ostegunetan izango dira, hurrengo orduetan: 20:00etan, 22:00etan eta, salbuespen bezala, 18:00etan.
Jasotako hamar paketeak partida eta laburpen kopuruaren eta kategoria edo txapelketaren arabera doaz, baita modu irekian ala ordainpekoan ikustekoak diren.