Larunbatean jokatuko da
Real Madril-Bartzelona, arrisku handiko partida
Erredakzioa | Agentziak
Barne ministroak esan du neurketa ez dela bertan behera geratuko. 1.000 polizia eta 1.500 agente pribatu izango dira partidan, segurtasuna bermatzeko.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren arabera, segurtasun-neurriak areagotu egingo dituzte, Real Madril eta Bartzelona taldeek larunbatean Santiago Bernabeun jokatuko duten neurketa dela-eta.
Partida ez dute bertan behera utziko, baina arrisku handiko partidatzat jo dute, eta segurtasun-neurri handiak egongo dira, bai futbol-zelaian bai inguruetan. 1.000 polizia eta 1.500 agente pribatu izango dira Santiago Bernabeun, segurtasuna bermatzeko.
Fernandez Diazek lasaitasuna eskatu du, eta egunotan herritarren artean zabaldu den "psikosia eta beldurra" ulertzen dituela aitortu du.