Errege Kopa
Cadizek Real Madril salatuko du
Erredakzioa | Agentziak
Arauz kanpo zegoen jokalari bat zelairatzegatik salatuko du Cadizek talde zuria. Denis Cherysevek ezin zuen jokatu zigortuta baitzegoen.
Manuel Vizcaino Cadizeko presidenteak adierazi zuen bart Real Madril salatuko dela Errege Kopako joaneko partidan arauz kanpo zegoen jokalari bat zelairatzeagatik.
Benitezek Denis Cherysev jarri zuen berdegunean Real Madrilen hamaikakoan, baina errusiarra zigortuta zegoen txartel kopuruengatik eta ondorioz ezin zuen jokatu.
Orain, Espainiako Federazioak hartu behar du erabakia, talde zuria Kopatik at gera daiteke bueltako partida jokatu gabe.
da jokatu gabe.