Itxi

Cadizen aurka

Florentino Perezen arabera, ez zen arauz kontrako hamaikakorik egon

Agentziak | Erredakzioa

Real Madrileko presidenteak jokalariari pertsonalki esan behar zaiola dion artikulu bat ekarri du gogora. Kasu honetan, hamaikakoan sartu zen Denis Cherychevi.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Real Madrileko presidenteak, Florento Perezek, taldeak Cadizen aurka arauz kontrako hamaikakorik erabili zuenik ukatu du, Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko neurketan, asteazkenean Ramon de Carranza zelaian.

Presidente zuriak, prentsaurrean Zuzendari Batzarraren ostean, 41.2 artikulua gogorarazi du. Artikulu horek jokalariari, kasu honetan Denis Cherychevi, pertsonalki zigortuta dagoela esan beharra aipatzen du.

Florentino Perezen arabera, "inork ez" zion jokalariari edo klubari zigorraren berri eman. "Ez Vila-Realek, ezta Espainiako Federazioak ere, ez zioten ezer iragarri Real Madrili", esan du.

Beraz, presidentearen arabera "ez zen arauz kontrako hamaikakorik egon" eta klubak ez zuen okerrik egin.

Albisteak (1)

Bideoak (1)