2016ko Eurokopa
Espainia D multzoan egongo da, Txekia, Turkia eta Kroaziarekin batera
Agentziak | Erredakzioa
Frantziako Eurokopa ekainaren 10ean hasi eta uztailaren 10ean amaituko da.
Espainiako selekzioak D multzoan jokatuko du Frantziako Eurokopa 2016, Txekiar Errepublikarekin, Turkiarekin eta Kroaziarekin batera. Zozketa, Parisen egin dute larunbat honetan.
Vicente del Bosqueren taldeak, azken bi edizioetako txapeldunak, Toulousen jokatuko du lehen partida, ekainaren 13an, 16:00etan, Txekiaren aurka. Hurrengoa, ekainaren 17an jokatuko dute Turkiaren aurka (21:00etan) eta lehen faseko azken partida, berriz, Bordelen, Kroaziaren aurka, ekainaren 21ean (21:00etan).
Frantziako Eurokopa ekainaren 10ean hasi eta uztailaren 10ean amaituko da.
Multzoak:
A MULTZOA: Frantzia, Errumania, Albania eta Suitza.
B MULTZOA: Ingalaterra, Errusia, Gales eta Eslovakia.
C MULTZOA: Alemania, Ukraina, Polonia eta Ipar Irlanda
D MULTZOA: Espainia, Txekiar Errepublika, Turkia eta Kroazia
E MULTZOA: Belgika, Italia, Irlanda eta Suedia.
F MULTZOA: Portugal, Islandia, Austria eta Hungaria.