Errege Kopa
Barakaldok ez du etsi nahi
Agentziak | Erredakzioa
Valentziaren aurka joaneko partidan 1-3 galdu zuen arren, David Movillak zuzentzen duen taldeak ez du kanporaketa galdutzat ematen. Norgehiagoka, asteazkenean jokatuko da Mestallan, 21:00etan.
Barakaldok Valentziaren aurka jokatuko du asteazken honetan (21:00etan) Errege Kopako final-hamaseirenetako itzulerako partida. Talde bizkaitarrak 1-3 galdu zuen Lasesarren jokatutako joaneko norgehiagoka, baina ez dute kanporaketa galdutzat ematen.
"Erritmo bizia ezarri nahi diogu partidari eta aurkariaren atea bilatu nahi dugu. Gure aldeko lehen edo bigarren abagunean gola sartzea lortzen badugu, kanporaketa gainditzeko aukerak izango ditugu", esan du David Movilla Barakaldoko entrenatzaileak.
Ustezko hamaikakoak:
Valentzia: Ryan, Barragan, Santos, Vezo, Orban, Danilo, Parejo, Andre Gomes, De Paul, Piatti eta Negredo.
Barakaldo: Alejandro; Aguiar, Quintanilla, Etxebarria, Pomares; David Martin, Cerrajería, Cusidor, Armiche; Alain Arroyo eta Yurrebaso.
Epailea: Melero Lopez.
Zelaia: Mestalla.
Ordua: 21:00etan.
ong> 21:00etan.