Itxi

Sexu eskandalua

Tevez: "Terry hilda egongo litzateke Argentinan"

Erredakzioa

"Nik badakit zer motatako pertsona den John Terry, beraz, berari buruz entzuten dudan guztiak ez nau harritzen".

"Terry Argentinan hilda egongo litzateke. Futbolari batek taldekide baten emaztearekin maitasun-harremana badu, Terryk Bridgekin egin duen moduan, ez litzateke bizirik irtengo", esan du Carlos Tevez argentinarrak The Sun-en arabera.

"Kode moralik ez du Terryk Bridgerik egin dionaren ostean. Nire auzoan halakorik egiten baduzu txikitu egiten zaituzte”. "Nik badakit zer motatako pertsona den John Terry, beraz, berari buruz entzuten dudan guztiak ez nau harritzen", gaineratu du.