Euskal selekzioa
Euskal talde guztiak, maila altuko deialdian ordezkatuta
eitb.eus
Jose Mari Amorrortuk eta Mikel Etxarrik Euskal Selekzioaren deialdia osatu dute: Athleticeko hamar, Realeko zazpi, Eibarreko bi eta Alaves, Osasuna eta Tenerifeko bana.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jose Mari Amorrortuk eta Mikel Etxarrik 22 jokalari deitu dituzte Euskal Selekzioarekin jokatzeko Kataluniaren aurka, larunbatean 21:30etan Nou Campen.
Athleticek hamar jokalari eramango ditu, Realak zazpi, Eibarrek bi eta Alavesek, Osasunak eta Tenerifek, bana.
Lurraldeka, bederatzi bizkaitarrak dira, zazpi gipuzkoarrak, bost nafarrak eta bat arabarra.
Athletic: Aritz Aduriz, Gorka Iraizoz, Eneko Boveda, Xabi Etxeita, Mikel Balenziaga, Mikel San Jose, Mikel Rico, Javi Eraso, Markel Susaeta eta Iker Muniain.
Eibar: Ander Capa eta Asier Riesgo.
Real Sociedad: Imanol Agirretxe, Jon Ansotegi, Yuri Berchiche, Markel Bergara, Asier Illarramendi, Iñigo Martinez eta Xabi Prieto.
Alaves: Gaizka Toquero.
Osasuna: Roberto Torres.
Tenerife: Jon Aurtenetxe.