18 jugadoras
Emakumezkoen Euskal Selekzioaren zerrenda Kataluniaren aurka
eitb.eus
Zazpi jokalarik egingo dute debuta Euskal Selekzioarekin Kataluniaren aurka, 18ko deialdian. Neurketa larunbatean izango da, 18:45ean.
Euskal Futbol Federazioak Kataluniaren aurka arituko den Euskal Selekzioaren deialdiaren berri eman du. Zerrenda Juan Jose Arregik eta Jesus Mari Rodriguezek osatu dute. Neurketa larunbatean izango da, 18:45ean, Miniestadin.
Athleticek sei jokalari eramango ditu, Realak bost, Oiartzunek hiru eta bana Ajaxek, Bartzelonak, Logroñok eta Valentziak.
Athletic: Yulema Corres, Nekane Diez, Vanesa Gimbert, Garazi Murua, Irene Paredes eta Ainhoa Vicente.
Reala: Leire Baños, Aintzane Encinas, Nahikari Garcia, Manuel Lareo eta Sandra Ramajo.
Oiartzun: Estibaliz Bajo, Ane Mugurza eta Itxaso Nabaskues.
Ajax: Elixabete Sarasola.
Bartzelona: Marta Unzue.
Logroño: Andrea de la Nava.
Valentzia: Naiara Beristain.