Catalunya
Pique, Busquets eta De la Bella, Kataluniako deialdian
Agentziak | Erredakzioa
Realeko jokalaria deitu dute Euskal Selekzioaren aurkako neurketa jokatzeko. Bartzelona da jokalari gehien eramango dituen taldea: zazpi.
Kataluniako Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren aurka jokatuko duten 22 jokalarien zerrenda eman du. Sergio Gonzalez eta Gerard Lopez dira hautatzaileak.
Bartzelona da jokalari gehien ematen dituena, zazpirekin. Espanyoleko lau daude deituta, eta Getafe eta Granadako bina.
Alberto de la Bella taldekidea izango dute aurrean selekzioarekin jokatuko duten Realeko jokalariek. Gainontzeko taldeek jokalari bana eramango dute: Inter, Fiorentina, Napoli, Lazio, AEK Atenas eta Al-Rayyan.
Bartzelona: Gerard Pique, Sergio Busquets, Masip, Aleix Vidal, Bartra, Alba eta Sergi Roberto.
Espanyol: Pau Lopez, Victor Alvarez, Joan Jordan eta Gerard Moreno.
Getafe: Alvaro Vázquez eta Victor Rodriguez.
Granada: Piti eta Javi Marquez.
Reala: Alberto de la Bella.
Inter: Montoya.
AEK Atenas: Didac Vila.
Napoli: David Lopez.
Fiorentina: Joan Verdu.
Al-Rayyan: Sergio Garcia.
Lazio: Keita Balde.