Kopatik at utzi du
Kirol Auzitegi Administratiboak Real Madrilen helegitea gaitzetsi du
Agentziak | Erredakzioa
Lehiaketa Batzordeak Errege Kopatik at utzi zuen Real Madril, Cadizen aurka legez kanpoko hamaikakoa ateratzeagatik. Helegitea gaitzetsia izan da, eta Madrileko taldea Kopatik at dago.
Kirol Auzitgi Administratiboak (KAA) Errege Kopatik kanporatua izatearren Real Madrilek aurkeztutako helegitea gaitzetsi du astelehen honetan. Kopako final-hamaseirenetako joaeko partidan (abenduaren 2an), Real Madrilek legez kanpoko hamaikakoa zelairatu zuen Cadizen aurka eta partida 1-3 irabazi zuen arren, Lehiaketa Batzordeak Errege Kopatik utzi zuen Madrileko taldea, zigortuta zegoen Denis Cheryshevek partida hura jokatu egin zuelako.
Abenduaren 11n, Kirol Auzitegi Administratiboak Real Madrilek aurkeztutako behin behineko helegitea gaitzestea erabaki zuen, eta astelehen honetan Lehiaketa Batzordeko epaileak eta Espainiako Futbol Federazioaren Apelazio Batzordeak hartutako erabakiak baietztatu ditu; Real Madril Errege Kopatik kanporatzea.
Real Madrilek beste helegite bat aurkeztuko du Kopatik at geratu izanagatik. Cadizek, bestalde, Celtaren aurka jokatuko du final-zortzirenetako kanporaketa, datozen urtarrilaren 6an (joaneko partida) eta urtarrilaren 13an (itzulerako partida).