Txio iraingarriengatik
Barça Bk Sergi Guardiolaren kontratua eten du fitxatu eta berehala
Arratsaldean fitxatu eta gauean klubetik bota egin dute Madrileko jokalaria twitterren Bartzelonaren eta Kataluniaren aurkako txio iraingarriak idatzi zituelako.
Bartzelona B taldeak hiru fitxaketa jakinarazi ditu astelehen arratsaldean: Sergi Guardiola, Moises eta Xemi jokalarienak. Ustez, arazorik gabeko fitxaketak zirenak arazo bihurtu dira arratsaldean zehar; konkretuki, Guardiolarena.
Sergi Guardiola Manacorekoa (Mallorca) da, eta zale askok bere twitterreko kontuan Bartzelonaren eta Kataluniaren aurkako txioak jarri zituela komentatu du sare sozialetan. Piztu den polemika ikusita, Bartzelonak Sergi Guardiolaren txioak berrikusi ditu, eta txio horiek egiazkoak direla baieztatu dituenean, jokalariarekin sinatutako kontratua bertan behera uztea erabaki du.
Ondorioz, Sergi Guardiolak ez du Barça Bn jokatuko, baina bai Xemik eta Moisesek.