Villaren 'hat-trick'a
Europa League: Valentzia eta Atletico Madril, final-laurdenetan
Erredakzioa
Juventusek ezin izan zuen Fulham gainditu eta Liverpoolek Torresi esker lortu zue hurrengo kanporaketarako txartela.
Juventusek agur esan zion Europa Leagueari Fulhamen kontra 4-1ko markagailuarekin galduta. Liverpool, bestalde, Fernando Torresi esker sailkatu zen final laurdenetarako. Bi gol sartu zituen aurrelari espainiarrak.
Marsellan, Olympique kanporatu zuen Benficak eta luzapenean Rubin Kazan hartu zuen mendean Wolfsburgok (2-1). Standard Liejak arazorik gabe utzi zuen txapelketatik at Panathinaikos (1-0) eta Hanburgok kostata kanporatu zuen Anderlecht. Belgikarrak 4-3 nagusitu ziren itzuliko neurketan, baina ez zen nahikoa izan.
Valentziak, bestalde, 4-4 berdindu zuen Werder Bremenen futbol-zelaian eta sailkapena lortu zuen etxetik kanpo sartzen diren golek duten balio bikoitzari esker. Villak ''hat-trick'' sartu zuen.
Atletico Madrilek, azkenik, asko sufritu zuen, baina Lisboan 2-2ko emaitza lortuta, final-laurdenetan izango da.
FINAL-ZORTZIRENETAKO EMAITZAK:
-KANPORAKETA JOANEKOA ITZULIKO GUZTIRA
Hanburgo - Anderlecht 3-1 4-3 6-5.
Rubin Kazan - Wolfsburgo 1-1 2-1 2-3.
Atletico MadriL - Sporting de Portugal 0-0 2-2 2-2.
Benfica - Olympique Marsella 1-1 1-2 3-2.
Panathinaikos - Standard Lieja 1-3 1-0 4-1.
Lille - Liverpool 1-0 3-0 3-1.
Juventus - Fulham 3-1 4-1 4-5.
Valentziia - Werder Bremen 1-1 4-4 5-5
FINAL-LAURDENETARAKO SAILKATU DIREN TALDEAK:
Hanburgo
Wolfsburgo
Atletico Madril
Benfica
Standard de Lieja
Liverpool
Fulham
Valentzia