BBVA Liga
Euskal taldeek badituzte 30. jardunaldirako datak eta ordutegiak
Agentziak | Erredakzioa
Eibarrek Getaferen zelaia bisitatuko du martxoaren 18an (ostirala); biharamunean, Realak Las Palmas jasoko du Anoetan; eta Athleticek Espanyolen zelaian jokatuko du igandean.
BBVA Ligako 30. jardunaldiak baditu data eta ordutegi ofizialak. Euskal taldeek egun eta ordu hauetan jokatuko dute: Eibarrek martxoaren 18an (ostirala), 20:30ean, jokatuko du Getafen; Realak martxoaren 19an (larunbata), 18:15ean, jokatuko du Anoetan, Las Palmasen aurka; eta Athleticek, biharamunean, 12:00etan, Bartzelonan, Espanyolen kontra.
Hau da 30. jardunaldiko partiden zerrenda osoa:
- Martxoak 18, ostirala
20:30, Getafe - Eibar
- Martxoak 19, larunbata
16:00, Sporting - Atletico Madril
18:15, Granada - Rayo Vallecano
18:15, Reala - Las Palmas
20:30, Deportivo - Levante
22:05, Betis - Malaga
- Martxoak 20, igandea
12:00, Espanyol - Athletic Club
16:00, Vila-real - Bartzelona
18:15, Valentzia - Celta
20:30, Real Madril - Sevilla