24 orduko epea eman dira
Ez dago akordiorik Sevillaren eta Luis Aragonesen artean
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Entrenatzaile madrildarrak ezezkoa eman dio talde sevillarrak eginiko eskaintzari.
Bart Sevillak Xerezen aurka 1-1 berdindu ondoren Manolo Jimenez kargutik kentzea erabaki zuen talde sevillarrak. Gaur goizean entrenatzailea bilatzen hasi da talde andaluziarra eta Kordoban Jose Maria Del Nido presidentea Luis Aragonesekin batzartu da.