Barça-Sevilla, maiatzaren 22an
Kopako finala Vicente Calderonen jokatuko da
Erredakzioa
Atletico Madrilen zelaian jokatuko dute Bartzelonak eta Sevillak Errege Kopako finala, maiatzaren 22an.
Vicente Calderon zelaian jokatuko dute Errege Kopako finala Bartzelonak eta Sevillak, maiatzaren 22an. Astelehen honetan hartu du erabakia Espainiako Futbol Federazioak.
Kopako finala Atletico Madrilen zelaian jokatzearen erabakia astelehen arratsaldean hartu da Las Rozaseko (Madril) Futbolaren Hirian. 2012an, bertan jokatu zen Athleticen eta Bartzelonaren arteko finala.