Itxi

Baztertua izan ostean

Karanka 'normaltasunera' itzuli da Middlesbroughen

Erredakzioa

Talde ingeleseko euskal entrenatzailea klubaren diziplinatik baztertua izan zen larunbatean, baina astearte honetan klubeko jabearekin batzartu ostean, lehen taldea zuzentzen jarraituko du.

Aitor Karanka, Middlesbrougheko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Aitor Karanka Middlesbrougheko entrenatzailea 'normaltasunera' itzuli da astearte honetan, iragan larunbatean klubaren diziplinatik baztertua izan ostean. Ustez, taldeko jokalari garrantzitsu batzuekin liskarra izan eta Zuzendaritza Batzordeak euskal teknikaria baztertzea erabaki zuen.

"Middlesbrough Football Clubek jakinarazi nahi du, Aitor Karanka bere postura itzuliko dela. Hamar jardunaldi falta dira denboraldia amaitzeko eta klubak Championshipeko azken txanpa besterik ez du buruan", esan du klub ingelesak komunikatu ofizialean.

Karankak ez zuen larunbateko entrenamendua zuzendu, ezta igandeko Charlton Athleticen aurkako partida ere. Astearte honetan klubaren jabea den Steve Gibsonekin batzartu ostean, kargura itzuliko da.

ra itzuliko da.

Albisteak (3)