Itxi

Liskarra jokalariekin

Sergio Egeak sailkapenean hirugarrena den Oviedo utzi du

Erredakzioa

Jokalari batzuekin liskarra izan ostean, Egea entrenatzaileak kargua uztea erabaki du, nahiz eta talde asturiarra igoerako playoff postuetan dagoen.

Sergio Egea, agurreko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Sergio Egea Oviedoko entrenatzaileak dimisioa aurkeztu du "arrazoi pertsonalak" argudiatuta, baina benetako arrazoia jokalari batzuekin izandako liskarra da. Entrenatzaile argentinarrak kargua uztea erabaki eta klubak dimisioa onartu egin du. Adelante Ligako sailkapeneko hirugarren postuan uzten du taldea Sergio Egeak.

"20 hilabete zoragarriren ostean, agur esateko garaia iritsi zait. Oso maitatua sentitu naiz eta Oviedorentzat onena zena egiten saiatu naiz. Jokalari batzuekin gaizki ulertuak izan ditut. Gauzak ez ditut txarrean egiten, taldearen onuran pentsatzen baizik", adierazi du Egeak bere agurraren prentsaurrekoan.