BBVA Liga
Getafek Fran Escriba entrenatzaile kargutik kendu du
Erredakzioa
Madrileko taldea jaitsiera postuetan dago, eta hamabi partida jarraian daramatza garaipenik lortu gabe. Egoera honetan, entrenatzailea aldatzea erabaki du klubak.
Fran Escriba entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du Getafek astelehen honetan. Hala jakinarazi du Madrileko klubak bere webgunean. Teknikari valentziarrak kontratua zuen 2018. urtera arte, baina taldearen bolada txarraren eraginez hartu du erabakia Angel Torres presidenteak. Madrileko taldea jaitsiera postuetan dago.
Escribarekin 32 Ligako partida jokatu ditu Getafek eta balentzea honako hau da: Zazpi garaipen, zazpi berdinketa eta hamazortzi porrot. Guztira, 28 gol sartu eta 56 gol jaso ditu Getafek orain arte.