Ligak baieztatu du
37. jardunaldiko partida guztiak, maiatzaren 8an, 17:00etan
Agentziak | Erredakzioa
Futbol Liga Profesionalak jakinarazi duenez, BVA Ligako azken-aurreko jardunaldiko norgehiagoka guztiak datorren igandean jokatuko dira, ordutegi berean.
BBVA Ligako azken-aurreko jardunaldia maiatzaren 8an jokatuko da, 17:00etan. Hala jakinarazi du Futbol Liga Profesionalak astelehen honetan. Ezer joakoan ez dauden partidak ere egun eta ordu berean izango dira.
Athleticek Kanaiar Uharteetan jokatuko du Las Palmasen aurka; Realak, aldiz, Rayo izango du aurkari Anoetan eta Eibar-Betis partida Ipuruan jokatuko da. Ligako tituluaren lehiari begira, Real Madrilek Valentzia izango du aurkari Bernabeun. Camp oun derbia jokatuko dute Bartzelonak eta Espanyolek eta Levanteren aurka ariko da Atletico Madril, Valentzian.
37. JARDUNALDIA
Reala - Rayo Vallecano
Real Madril - Valentzia
Vila-real - Deportivo
Las Palmas - Athletic Club
Getafe - Sporting
Eibar - Betis
Bartzelona - Espanyol
Sevilla - Granada
Celta - Malaga
Levante - Atletico