1-2
Bilbao Athleticek porrota jaso du Leganesen aurka
Erredakzioa
Zuri-gorriek 1-2 galdu dute liderraren aurka. Santamariak aurretik jarri du Bilboko taldea, baina bigarren zatian Madrileko taldeak emaitza irauli du Alexanderren eta Gabrielen golei esker.
Bilbao Athleticek 1-2 galdu du Leganesen aurka San Mamesen eta Adelante Ligako azken postuan jarraitzen du 28 punturekin; salbaziotik 12 puntura dago. Leganes, aldiz, sailkapeneko liderra da, 63 punturekin. Asier Garitanok zuzentzen duen taldeak 4 puntu ateratzen dizkio bigarren postuan dagoen Alavesi eta 6 puntu, hirugarrena den Nastici.
Partidari ondo ekin dio Bilbao Athleticek eta markagailuan aurrea hartu du 10. minutuan. Leganeseko atezainak gola eragotzi du lehen errematean, baina aldaratzea Santamariari heldu zaio, eta honek ez du barkatu (1-0). Gola sartu ostean, talde bisitariak ez du erreakzionatu eta zuri-gorriak baloiaren jabe izan diren arren, ez dute abagune argirik sortu. 35. minutuan izan du bigarren gola sartzeko aukera Bilbao Athleticek. Leganesek huts egin du defentsan, baina Santamariak ezin izan du oparia baliatu. Serantes atezainak talde bizkaitarren beste gol bat eragozti du 40. minutuan Etxeberriaren erremateari erantzun ona emanda.
Bigarren zatian Leganes nagusi izan da. 47. minutuan Montavaniren errematea gutxigatik kanpora joan da Leganesentzat. Beste jarrera batekin zelairatu da Asier Garitanok zuzentzen duen taldea eta 56. minutuan berdinketa lortu du. Alexanderrek jokaldi ona egin eta area kanpotik egindako jaurtiketa indartsua sare barrura bidali du (1-1).
Berdinketa lortu ostean Leganes izan da nagusi eta 61. minutuan Madrileko taldearen bigarren gola etorri da. Gabrielek buruz sare barrura bidali du errematea korner jaurtiketa baten (1-2) ondorioz. Azken minutuetan, berdinketa lortzeko aukera izan du etxeko taldeak, baina Serantes atezainak erantzun ona eman dio Aketxeren jaurtiketari.
Fitxa teknikoa:
1 - Bilbao Athletic: Remiro; Etxeberria, Yeray, Gil, Saborit (Jurgi, m.70); Guarrotxena, Unai Lopez (Iturraspe, m.80), Vesga, Iriondo; Aketxe eta Santamaria.
2 - CD Leganes: Serantes; Bustinza, Mantovani, Insua, César Soriano; Sastre, Timor, Gabriel (Galarreta, m.72); Omar, Szymanowski (Victor Diaz, m.82) eta Asdrubal (Ruben Peña, m.59).
Golak: 1-0, m.11 Santamaría. 1-1, m.56: Szymanowski. 1-2, m.61: Gabriel.
Epailea: Cuadra Fernandez.
adra Fernandez.adra Fernandez.