Itxi

Championship

Karankaren eta Solaren Middlesbroughek Premierrera igotzea lortu du

Erredakzioa

Championshipeko azken jardunaldian bana (1-1) berdindu du Brightonen aurka eta Premier Leaguera igotzea lortu du.

Aitor Karanka, Middesbrougeko entrenatzailea. Argazkia: EiTB

Aitor Karanka euskal entrenatzaileak zuzendutako Middlesbroughek Premier Leaguera igotzea lortu du Championshipeko azken jardunaldian bana (1-1) berdindu baitu Brighton & Hove Albion taldearen aurka. Ondorioz, Championshipeko bigarren postua lortu du 'Boro'k eta igoera zuzena ere. Kike Sola euskal jokalaria ere aurkitzen da Middlesbroughen, Athleticek utzita.

Astelehenean Burnleyk igoera lortu zuen, eta Middlesbroughek lagunduko dio datorren denboraldian Premier Leaguean. Bestalde, Brighton, Hull, Derby County y Sheffield Wednesday taldeek igoerako playoffa jokatuko dute.

"Ezinezkoa egiten zit orain sentitzen dudana deskribatzea. Bi urte t'erdiko lanaren ostean, dena asko aldatu da. Presidenteaz, jokalariez eta gure zaleez oso harro nago. Premier Leaguean egotea merezi dugu", esan du partida amaieran hunkituta egon den Aitor Karankak.

 

ankak.

 

ankak.

 

Albisteak (2)