BBVA Liga
Sportingek mailari eutsi dio; Getafe eta Rayo, Bigarren Mailara
Erredakzioa
Xixoneko taldeak 2-0 irabazi dio Vila-reali eta BBVA Ligan jarraituko du. Getafek 2-1 galdu du Betisen aurka eta Rayori ez dio balio izan Levanteri 3-1 irabazteak.
Sportingek beste denboraldi bat emango du BBVA Ligan. Xixoneko taldeak 2-0 irabazi dio Vila-reali Molinonen eta Getafek Betisen aurka 2-1 galdu duenez, Sportingek salbazioa lortu du. Rayo Vallecanok 3-1 irabazi dio Levanteri, baina ez dio ezertarako balio izan.
Asturiaseko taldeak 39 puntu lortuta eskuratu du salbazioa. Rayo Vallecanok 18. postuan bukatu du denboraldia, salbaziotik puntu bakarrera. Getafe 19. izan da 36 punturekin eta Levanterentzat izan da azken postua (20.a), 32 puntu lortuta.