Itxi

Espainia-Portugal hautagaitza

Bilbok eta Donostiak 2018ko Munduko Kopako egoitza izan nahi dute

Erredakzioa

Espainiak eta Portugalek hautagaitza bateratua aurkeztuko dute eta ostegunean hiriburuek egoitza izateko konpromisoa sinatuko dute.

Espainiak eta Portugalek futboleko 2018. edo 2012. urteko Munduko Kopa antolatzeko hautgaitza aurkeztu dute eta Mundial horretan egoitza izan nahi duten hiriburuetako ordezkariek itun bat sinatuko dute hautagaitzarekin duten konpromisoa bermatzeko.

Hiri horien artean Bilbo eta Donostia azaltzen zaizkigu beste hiri hauekin batera: La Coruña, Alicante, Badajoz, Bartzelona, Elx, Gijon, Madril, Malaga, Murtzia, Santander, Sevilla, Valentzia, Valladolid, Vigo eta Zaragoza.

Espainiak eta Portugalek bezala Holanda-Belgika, Australia, Estatu Batuak, Inglaterra, Japonia, Errusia, Qatar eta la Koreako Errepublika bezala herrialdeek FIFAren aurrean datorren maiatzaren 14an aurkeztuko dituzte dosierrak. Qatarren eta Koreako Errepublikaren kasuan 2022rako bakarrik aurkeztu dute hautagaitza. Mexikok azkenean hautagaitza ez aurkeztea erabaki zuen eta FIFAk bertan behera utzi zuen Indonesiak eginiko eskakizuna.