Asteazkenean, 20:45ean
Liverpool eta Sevilla, Europa Ligaren bila
Erredakzioa
UEFA Europa Leagueko finala jokatuko da asteazken honetan Basileako (Suitza) St. Jakob-Park zelaian, 20:45ean.
Liverpoolek eta Sevillak UEFA Europa Ligako finala jokatuko dute asteazken honetan, 20:45ean, Baseleko (Suitza) St. Jakob-Park zelaian.
Ingalaterrako taldeak bere historiako laugarren Europa Liga irabazi nahi du, 1973, 1976 eta 2001 urteetan lortutakoei gehitzeko. Sevillak, bestalde, bere bosgarren Europa Ligako titulua lortu nahi du, eta hirugarrena jarraian, 2014an eta 2015ean ere irabazi baitzuen talde andaluziarrak. Lehenago, beste bi Europa Liga irabazi zituen Sevillak 2006. eta 2007. urteetan.
Ustezko hamaikakoak:
Liverpool: Mignolet; Clyne, Lovren, Kolo Touré, Alberto Moreno; Can, Milner, Henderson o Allen; Coutinho, Lallana o Sturridge y Firmino.
Sevilla: David Soria; Mariano, Rami, Kolodziejczak, Escudero; N'Zonzi, Krychowiak; Coke, Éver Banega, Vitolo; y Gameiro.
Epailea: Jonas Eriksson (Suedia).
Zelaia: St. Jakob-Park.
Ordua: 20.45.