Itxi

2-0

Bilbao Athleticek porrota jaso du Lugoren aurka

Erredakzioa

Bizkaiko taldeak 2-0 galdu du Anxo Carro zelaian. Caballero eta Joselu izan dira golegileak.

Lugo-Bilbao Athletic (2-0). Argazkia: EiTB

Bilbao Athleticek beste porrot bat jaso Adelante Ligan. Igande honetan 2-0 galdu du talde bizkaitarrak Lugoren aurka Anxo Carro zelaian. Zigandak zuzentzen duen taldeak zerbait gehiago merezi izan du, baina punturik gabe itzuli dira etxera.

Bizkaiko taldea nagusi izan da jokoan eta abagune onak izan ditu, baina gehiegi barkatu du Lugoren ate aurrean. Galiziako taldeak, ordea, ez du barkatu eta 26. minutuan Caballerok 1-0ekoa sartu du.

Bigarren zatian bi taldeen intentsitate falta igarri egin da, eta partidaren erritmoa motela izan da. Vesgak eta Unai Lopezek abagune bana izan dute, baina ezin izan dute Roberto atezaina gainditu. Amaierako minutuetan, Etxeberriak penaltia egin dio Iriomeri eta Joseluk partida erabakita utzi du, 2-0ekoa sartuta.

Fitxa teknikoa:

2 - CD Lugo: Roberto; Lemos, Israel Puerto, Dealbert, Manu; Pita, Seoane; Iriome, Campillo (Igor Martinez, 82. min), Jonathan Pereira (David Ferreiro, 67. min); eta Pablo Caballero (Joselu, 58. min).

0 - Bilbao Athletic: Jon Ander; Etxeberria, Ramalho, Gil, Saborit; Aketxe (Jurgi Otero, 46. min), Unai Lopez, Vesga, Córdoba (Villalibre, 61. min); Guarrotxena eta Olaetxea (Iturraspe, 68. min).

Golak: 1-0, 22. min: Caballero. 2-0, 86. min: Joselu.

Epailea: Valdés Aller.

Albisteak (3)