37. jardunaldia
Hirugarren Maila: Aukerak agortzen dira
Erredazkioa
Behekaldeko eta goikaldeko taldeek garaipenak behar dituzte, bi jardunaldi gelditzen direnean, haien helburuak lortzeko.
Bi jardunaldi bakarrik gelditzen dira Hirugarren Mailako liga bukatzeko eta oraindik gauza asko erbakitzeke daude. Liderrak, Sansek, Baskoniaren aurka jokatuko etxetik kanpo, Amorebieta gainera ez etortzeko helburuarekin. Zornotzako taldeak ere, aurkari indartsu bat izango du aurrean, Zamudio, etxetik kanpo eta ez du erraz izango garaipena lortzea, lehen postura hurbiltzeko. Portugaletek taulako bigarren postua nahgi du eta horretarako Leioaren aurkako norgehiagoka irabazi beharko du. Leioatarrak jaitsiera postuetatik bi puntura daude eta 3 puntuak ahalik eta lasterren behar dituzte.
Elgoibarrek laugarren postuari heltzeko aukera paregabea du jaitsita dagoen Retuerto Sporten aurka. Beasainek eta Gernikak oraindik promozioan jartzeko aukerak dituzte eta horretarako Arenas Getxo eta Santurtzi garaitu beharko dituzte. Bi taldeek etxean jokatuko dute, beraz abantaila daukate haien aurkariekin alderatuz.
Behekaldean, Aretxabaletak markatzen du jaitsiera gunea 39 punturekin eta etxetik kanpo jokatuko du Amurrioren aurka. Lagun Onak, Aretxabaletaren 2 puntura dago eta ligako azkenaren aurka jokatuko du, jaitsita dagoen Agurainen aurka. Eibar B-k ere hiru puntuak behar dite jaitsiera ekiditzeko eta horretarako Durangoko Kulturala gainditu beharko du.
01/05 17:00 SALVATIERRA - LAGUN ONAK
01/05 17:00 ELGOIBAR - RETUERTO SPORT
01/05 17:00 C. DURANGO - EIBAR B
01/05 17:30 BEASAIN- ARENAS GETXO
01/05 18:00 ZAMUDIO – AMOREBIETA
02/05 11:30 PORTUGALETE – LEIOA
02/05 11:30 BASCONIA - REAL SOCIEDAD B
02/05 17:00 GERNIKA - SANTURTZI
02/05 17:30 ZALLA- LAUDIO
02/05 18:00 AMURRIO – ARETXABALETA