Garai berria
Gaizka Garitanok Coruñako Deportivo entrenatuko du
Agentziak | Erredakzioa
Eibarreko entrenatzaile ohia Valladolidetik bota zuten amaitu berri den denboraldiaren hasieran, eta, orduz geroztik, talde barik zegoen.
Gaizka Garitano bizkaitarra Coruñako Deportivoren aulkian eseriko da datorren denboraldian, talde galiziarraren Administrazio Kontseiluak hurrengo orduetan aditzera emango duenaren arabera.
Garitanok bi aldiz jarraian lortu zuen kategoriaz igotzea Eibarrekin; 2.B mailatik 2. Mailara eta handik Lehen Mailara.
Bukatu berri den denboraldia Valladolideko entrenatzaile bezala hasi zuen, Eibar aurrekoaren amaieran utzi ostean. Valladolidetik jardunaldi apur batzuk jokatu ostean bota zuten.