Itxi

EURO 2016

Italiak Belgikari irabazi dio eta E multzoko liderra da

Erredakzioa

Italiako Selekzioak 2-0 irabazi du Eurokopan jokatu duen lehen partida eta multzoko beste partidan Irlandak eta Suediak bana (1-1) berdindu dute.

Italiako jokalariak Belgikaren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Italiak garaipenarekin ekin dio 2016ko Eurokopari. E multzoko lehen jardunaldian 2-0 irabazi dio Belgikari. Multzoko beste partidan Irlandak eta Suediak bana (1-1) berdindu dute, eta italiarrak daude lehen postuan 3 punturekin.

Giaccherinik sartu du italiarren lehen gola 32. minutuan eta 93. minutuan Graziano Pellek partida erabakita utzi du, 2-0koa sartuta. Porrot honekin Belgika da E multzoko azken sailkatua.

Fitxa teknikoa:

Belgika: Courtois; Ciman (Carrasco, 76. min), Alderweireld, Vermaelen, Vertonghen; Nainggolan (Mertens, 62. min), Witsel; Fellaini, De Bruyne, Hazard; eta Lukaku (Origi, 73. min).

Italia: Buffon; Barzagli, Bonucci, Chiellini; Parolo, De Rossi (Motta, 78. min), Giaccherini, Candreva, Darmian (De Sciglio, 58. min); Pelle eta Eder (Immobile, 75. min).

Golak: 0-1, 32. min, Giaccherini. 0-2, 93. min, Pelle.

Epailea: Mark Clattenburg (ING).

Berdinketa Irlanda-Suedia partidan

E multzoko lehen partida Irlandak eta Suediak jokatu dute, eta bana (1-1) berdinduta bukatu da. Hoolhanek sartu du 1-0ekoa Irlandarentzat, baina Clarkek gola bere atean sartu du (1-1), 71. minutuan.

Fitxa teknikoa:

1 - Irlanda: Randolph; Coleman, O'Shea, Clark, Brady; McCarthy (McGeady, 85. min), Whelan, Hendrick; Hoolahan (Hoolahan, 78. min); Walters (McClean, 64. min) eta Long.

1 - Suedia: Isaksson; Lustig (Johansson, 45. min), Lindelöf, Granqvist, Olsson; Larsson, Lewicki (Ekdal, 86. min), Källström, Forsberg; Berg (Guidetti, 59. min) eta Ibrahimovic.

Golak: 1-0, 48. min: Hoolahan. 1-1, 71. min: Clark, bere atean.

Epailea: Milorad Mazic (Serbia).

Albisteak (4)