Eurokopa, A multzoa
Frantzia final-zortzirenetan da; Errumaniak eta Suitzak bana egin dute
Agentziak | Erredakzioa
Frantziarrek asko sufritu dute Albaniari irabazteko. Azken minutuan egin dituzte garaipenaren bi golak.
Antoine Griezmannen eta Dimitri Payeten bi golek garaipena eman diote Frantziari Albaniaren aurka jokatutako partidan. Garaipen horri esker, Deschampsen taldea Eurokopako final- zortzirenetan da.
Griezmannek 90. minutuan egin du 1 eta 0ekoa, eta 2-0ekoa, berriz, Payetek, 96.ean. Frantziarrek 6 puntu dauzkate jada eta A multzoko lehen postua dira, final-zortzirenetarako txartela lortuta.
Fitxa teknikoa:
2 - Frantzia: Lloris; Sagna, Rami, Koscielny, Evra; Kante, Matuidi; Coman (Griezmann, 67. min), Payet, Martial (Pogba, 46. min); Giroud (Guignac, 77. min).
0 - Albania: Berisha; Hysaj, Ajeti (Veseli, 84. min), Mavraj, Agolli; Lila (Roshi, 71. min), Abrashi, Kukeli (Xhaka, 73. min), Memushaj, Lenjani; Sadiku.
Golak: 1-0: 90. min: Griezmann, 2-0, 96. min. Payet
Suitzak eta Errumaniak, bana
Errumaniako eta Suitzako selekzioek bana egin dute A multzoko beste norgehiagokan. Errumaniak egin du lehen gola, 18. Minutuan. Banakoa, aldiz, 57.ean egin dute suitzarrek. Stancuk egin du, penaltiz.
Sailkapenean, suitzak lau puntu dauzka, eta Errumaniak bat.
Fitxa teknikoa
1 - Errumania: Tatarasanu; Sapunaru, Chirches, Grigore, Rat (Filip, 62. min); Prepelija, Pintilii (Hoban, 46. min); Torje, Stancu (Andone, 84. min), Chipciu; Keseru
1 - Suitza: Sommer; Lichtsteiner, Schar, Djourou, Rodriguez; Behrami, Xhaka; Shaquiri (Tarashaj, 91. min), Dzemaili (Lang, 84. min), Mehmedi; Seferovic (Embolo, 64. min)
Golak: 0-1, 18. min: Stancu (penaltiz); 1-1, 57. min: Mehmedi