Itxi

EURO 2016

Portugal-Austria eta Islandia-Hungaria partidak berdinduta bukatu dira

Erredakzioa

F multzoko bigarren jardunaldiaren ostean multzoa oso irekita dago. Portugal-Austria partidan ez da golik egon (0-0) eta Islandiak eta Hungariak bana (1-1) berdindu dute. Hungariarrak daude lidertzan.

Portugal-Austria (0-0). Argazkia: EFE

Eurokopako bigarren jardunaldia larunbat honetan amaitu da F multzoari dagozkion bi partidekin. Multzoa oso irekita dago, eta guztiek dituzte sailkapena lortzeko aukerak.

Portugalek eta Austriak golik gabe berdindu (0-0) dute. Cristiano Ronaldok penaltia huts egin du norgehiagokako azken txanpan. Islandiak eta Hungariak, bestalde, bana (1-1) berdindu dute. Sigurdssonek penaltiz sartu du Islandiaren gola eta hungaiarrek berdinketa lortu dute 88. minutuan Saevarssonek bere atean sartutako gol bati esker.

Hungaria da F multzoko liderra 4 punturekin, Portugalek eta Islandiak bina puntu dituzte eta Austria da azken sailkatua, puntu bakarrarekin.

Albisteak (12)