Itxi

EURO 2016

Gales multzoko lider moduan sailkatu da; Ingalaterra, bigarren

Erredakzioa

Galesko selekzioak 0-3 irabazi dio Errusiari, eta B multzoko lider moduan sailkatu da final-zortzirenetarako. Ingelesek golik gabeko berdinketa lortu dute Eslovakiaren aurka. Errusia, Eurokopatik at.

Ramseyk Errusiari gola sartu dion unea. Argazkia: EFE

Eurokopako hirugarren jardunaldia jokatu dute B multzoko taldeek. Galesek ezustekoa eman du Errusiari 0-3 irabazita eta multzoen fasea lehen postuan amaituta. Ingalaterrak, aldiz, golik gabe berdindu du Errusiaren aurka. Errusiarrak Eurokopatik at geratu dira, eta Eslovakiak final-zortzirenetara igarotzeko aukera asko ditu, hirugarren postuan geratu diren lau selekzio onenek egingo baitute aurrera.

Galesek erakustaldia eman du Errusiaren aurka. Ramseyk 0-1ekoa sartu du 11. minutuan, Taylorrek 0-2koa sartu du 20. minutuan eta Gareth Balek 0-3koa egin du galestarren festa birilduz.

Fitxa teknikoa:

Errusia: Akinfeev; Smolnikov, Ignashevich, Berezutski (Berezutski, 45. min), Kombarov; Glushakov, Kokorin, Smolov (Samedov, 70. min), Mamaev, Shirokov (Golovin, 52. min); eta Dzyuba.

Gales: Hennessey; Gunter, Taylor, Davies, Chester, A. Williams; Ledley (King, 76. min), Allen (Edwards, 74. min), Ramsey; Vokes eta Bale (Church, 83. min).

Golak: 0-1 (11. min), Ramsey; 0-2 (20. min), Taylor; 0-3 (67. min), Bale.

Epailea: Jonas Eriksson (SUE).

Ingalaterrak, berdinketa Eslovakiaren aurka

Ingalaterra-Eslovakia partida golik gabe amaitu da. Ingelesek hobeto jokatu eta abagune onenak izan dituzte, baina ezin izan dute baloia aurkariaren sareetara sartu. Ingelesak multzoko bigarren sailkatu moduan egongo dira final-zortzirenetan. Eslovakiak, bestalde, gainerako multzoetan gertatzen denaren zain egon beharko du, baina aurrera egiteko aukera asko ditu.

Fitxa teknikoa:

0 - Eslovakia: Kozacik; Pekarik, Skrtel, Durica, Hubocan; Kucka, Pecovsky (Gyomber, 66. min), Hamsik; Mak, Weiss (Skriniar, 78. min) eta Duda (Svento, 54. min).

0 - Ingalaterra: Hart; Clyne, Cahill, Smalling, Bertrand; Henderson, Dier, Wilshere (Rooney, 52. min); Lallana (Alli, 60. min), Sturridge (Kane, 74. min) eta Vardy.

Epailea: Carlos Velasco Carballo (ESP).

Albisteak (14)