EURO 2016
Polonia final-laurdenetara sailkatu da Suitzari irabazi ostean
Erredakzioa
Partidako 90 minutuak bana (1-1) berdinduta amaitu dira, eta luzapenean golik egon ez denez, penaltien txandan atera dira irabazle poloniarrak.
Poloniak Eurokopako final-laurdenetarako txartela lortu du larunbat honetan. Final-zortzirenetan Suitza kanporatu dute poloniarrek, penaltien txandan garaile aterata.
Jakub Blaszczykowskiren golari esker Polonia aurretik jarri da markagailuan, baina bigarren zatian Shaqirik txilenaz sartutako golak berdinketa ezarri du. Norgehiagoka luzapenera joan da, eta golik egon ez denez, penaltien txandan erbaki da irabazlea. Xhakak penalti bat huts egin du Suitzaren aldetik eta Poloniak jaurtiketa guztiak sartu dituenez, final-laurdenetara sailkatu da.
Fitxa teknikoa:
Suitza: Sommer; Rodríguez, Djourou, Schar, Lichtsteiner; Dzemaili (Embolo, min.58), Xhaka, Behrami (Fernandes, min.76); Mehmedi (Derdiyok, min.70), Shaqiri eta Seferovic.
Polonia: Fabianski; Jedrzejczyk, Pazdan, Glik, Pisczek; Grosicki (Peszko, min.104), Krychowiak, Maczynski (Jodlowiek, min.102), Blaszczykowski; Milik eta Lewandowski.
Golak: 0 - 1, min. 39, Blaszczykowski. 1 - 1, min. 83, Shaqiri.
Penaltien txanda: 1 - 0, Lichsteiner. 1 - 1, Lewandowski. 1 - 2, Milik. 2 - 2, Shaqiri. 2 - 3, Glik. 3 - 3, Schar. 3 - 4, Blaszczykowski. 4 - 4, Ricardo Rodriguez. 4 - 5, Krychowiak.
Epailea: Mark Clattenburg (ENG).