EURO 2016
Galesek final-laurdenetarako txartela lortu du
Erredakzioa
Galestarrek 1-0 irabazi diote Ipar Irlandari final-zortzirenetako partida eta hurrengo fasera sailkatu dira. McAuleyk sartu du bere atean partidako gol bakarra.
Gales 2016ko Eurokopako final-laurdenetara sailkatu da larunbat honetan. Ipar Irlandaren aurka jokatu duen final-zortzirenetako partida 1-0 irabazi eta Hungaria-Belgika kanporaketako irabazlearen aurka jokatuko du hurrengo faseko norgehiagoka.
Erritmo motelekoa eta abagune gutxikoa izan da partida. McAuleyk bere atean sartu duen golak (75. minutuan) erabaki du lehia Galesen alde.
Fitxa teknikoa:
Gales: Hennessy; Gunter, Chester, Williams, Davies, Taylor, Allen, Ledley (Williams, min.63), Ramsey, Bale eta Vokes (Robson-Kanu, min.55).
Ipar Irlanda: McGovern, Jonny Evans, McAuley (Magennis, min.84), Cathcart, Hughes, Dallas, Norwood (McGinn, min.79), Steven Davis, Corry Evans, Ward (Washington, min.69) eta Lafferty.
Gola: 1 - 0, min.75, McAuley (bere atean).
Epailea: Martin Atkinson (ENG).