Itxi

Eurokopa, final-zortzirenak

Alemaniak aurrera egin du, Eslovakiari eroso irabazita (3-0)

Agentziak | Erredakzioak

Leer en Castellano

Boateng, Mario Gomez eta Draxler izan dira neurketako golegileak.

Alemania final-laurdenetarako sailkatu da Eslovakiari 3 eta 0 irabazita. Italiaren eta Espainiaren arteko neurketako irabazlea izango da alemaniarren hurrengo aurkaria.

Julian Draxler izan da partidako izarra; izan ere, berak egin du azken gola eta erasoko jokaldi gehienetan parte hartu du.

Lehen gola zortzigarren minutuan egin dute alemaniarrek. Boatengek sartu du, areaz kanpotik jaurtiketa indartsua eginda. Atsedenaldiaren atarian, Draxlerrek jokaldia egin, eta Mario Gomezek eslovakiarren atean sartu du baloia.

Hirugarren eta azken gola 63. minutuan egin du Draxlerrek berak.

Final-laurdenetako norgehiagoka uztailaren 2an jokatuko dute alemaniarrek, Italiaren eta Espainiaren arteko neurketako irabazlearen aurka.

Fitxa teknikoa

3-. ALEMANIA: Neuer; Hector, Hummels, Boateng (Höwedes, 72. min), Kimmich; Khedira (Schweinsteiger, 76. min), Kroos; Draxler (Podolski, 72. min), Özil, Müller; eta Mario Gómez.

0-. ESLOVAKIA: Kozácik, Pekarík, Durica, Skrtel, Gyömber (Saláta, 84. min); Hamsik, Skriniar, Hrosovsky; Weiss (Gregus, 46. min), Kucka; eta Duris (Sestak, 64. min).

Golak: 1-0, 8. min, Boateng. 2-0, 43. min, Mario Gómez. 3-0, 63. min, Draxler.

Albisteak (3)

Bideoak (1)