Amerika Kopa
Txile, txapeldun, Messiren agurrean
Agentziak | Erredakzioa
Penaltietan erdietsi zuen garaipena Txilek. Leo Messik selekzioarekin ez zuela berriro jokatuko iragarri zuen.
Txile Amerika Kopako txapelduna da Argentina penaltietan gaindituta.
Golik gabeko neurketa luzapenera eta gero penaltietara joan zen eta bertan Txilek erdietsi zuen garaipena. Leo Messik eta Bigliak huts egin zuten euren jaurtiketa, finala galduz.
Partida amaitzean Leo Messik Argentinarekin bere azken partida jokatu zuela iragarri zuen.
Fitxa teknikoa
0 (2)- Argentina: Sergio Romero; Nicolás Otamendi, Marcos Rojo, Gabriel Mercado, Ramiro Funes Mori; Javier Mascherano, Lucas Biglia, Ever Banega (111', Erik Lamela); Angel di María (57', Matías Kranevitter), Lionel Messi eta Gonzalo Higuain (69', Sergio Agüero).
0 (4)- Txile: Claudio Bravo; Mauricio Isla, Gary Medel, Gonzalo Jara, Jean Beausejour; Marcelo Diaz, Charles Aranguiz, Arturo Vidal; Jose Pedro Fuenzalida (79', Edson Puch), Eduardo Vargas (109', Nicolas Castillo) eta Alexis Sanchez (103', Francisco Silva).
Penaltiak: 0-0, Vidal: geldiketa. 0-0, Messi: kanpora. 0-1, Nicolas Castillo: gola. 1-1, Mascherano: gola. 1-2, Aranguiz: gola. 2-2, Agüero: gola 2-3: Beausejour: gola. 2-3, Biglia: geldiketa. 2-4, Francisco Silva, gola.