Itxi

Eurokopa, final-laurdenak

Alemania finalerdietan da, bere 'mamu urdina' kanporatu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Neurketa bana amaitu da eta Alemaniarrek penaltietan kanporatu dute Italia.

Alemaniako selekzioa Eurokopako finalerdietan sartu da Italia penaltietan 6-5 gainditu ostean. Arauzko 90 minutuak bana amaitu dituzte, eta luzapenean ez da gol gehiagorik egon.

Orotara, 18 penalti jaurti dituzte, irabazlea zein den erabaki den arte.

Aurretik, Mesut Özilek aurretik jarri ditu alemaniarrak 65. minutuan, eta banakoa Leonardo Bonuccik egin du, 68.an, penaltiz.

Penaltien txanda luze joan da, bi taldeetako jokalariak oso urduri aritu dira, eta azkenean Neuerren geldiketa batek eta Joans Hectorren azken jaurtiketak erabaki dute partidako irabazlea. Alemaniak Marseillan jokatuko du finalerdia.

Fitxa teknikoa

1 - Alemania: Neuer; Höwedes, Boateng, Hümmels, Hector; Kimmich, Khedira (Schweinsteiger, 16. min), Kroos, Özil; Müller; Mario Gómez (Draxler, 72. min).

1 - Italia: Buffon; Barzagli, Bonucci, Chiellini (Zaza, 120+1); Florenzi (Darmian, 87. min), Sturaro, Parolo, Giaccherini, De Sciglio; Pèlle, Eder (Insigne, 108. min).

Golak: 1-0, 65. min: Özil. 1-1, 78. min: Bonucci, penaltiz.

Penaltiak: 0-1: Insigne, gola. 1-1: Kroos, gola. 1-1: Zaza, gora. 1-1: Müller, Buffonen geldikea, 1-2: Barzagli, gola. 1-2: Özil, zutoinera. 1-2: Pèlle, kanpora. 2-2: Draxler, gola. 2-2: Bonucci, Neuerren geldiketa. 2-2; Schweinsteiger, gora. 2-3: De Sciglio, gola. 3-3. Hummels, gola. 3-4: Parolo, gola. 4-4: Kimmich, gola. 4-5: De Sciglio, gola. 5-5: Boateng, gola. 5-5: Darmian, Neueren geldiketa. 6-5: Hector, gola.

Albisteak (3)

Bideoak (1)