Camp Noun
BBVA Liga: FC Bartzelona, txapeldun
Sara Lavado
Erredakzioa
Guardiolaren taldeak ez dio Real Madrili aukerarik eman eta Valladoliden aurka garaipen borobila lortuta (4-0) Liga titulua eskuratu du.
FC Bartzelonak, etxean, Camp Noun, irabazi du BBVA Liga Javier Clementeren Valladolid taldea 4-0 gaindituta. Aurreneko gola Athleticeko Luis Prieto jokalari ohiak sartu du bere atean eta 2-0ekoa Pedrok lortu du. Titulua eskura zuten.
Bigarren zatian jarraipena izan du katalanen jaiak. Toure Yayaren jokaldi bikaina eta Messik 3-0ekoa sartu du. Horrekin konforme ez eta 4-0ekoa ere argentinarrarena izan da (75. minutuan). Barça, merezitako txapelduna.
Fitxa teknikoa:
4 - FC Bartzelona: Valdes; Alves (Ibrahimovich, 79''), Pique, Puyol, Abidal; Toure, Keita, Busquets, Pedro (Iniesta, 86''), Messi eta Bojan (Henry, 77'')
0 - Valladolid: Jacobo; Pedro Lopez, Luis Prieto (Hector Font, 61''), Raul Navas, Sereno; Barragan, Baraja, Pele, Sesma (Nauzet, 46''); Diego Costa eta Manucho (Keko, 78'').
Golak:
1-0, 27'': Luis Prieto (bere atean).
2-0, 31'': Pedro.
3-0, 62'': Messi.
4-0, 76'': Messi.
&' || 'nbsp;
Real Madrilek, bestalde, ezer gutxi egin ahal izan du. Pellegriniren gizonek bana berdindu dute Rosaledan Malagaren aurka. Dudak estreinatu du markagailua 9. minutuan eta zurien gola Van der Vaartek sartu du (48.ean).
Fitxa teknikoa:
1 - Malaga CF: Munua; Gamez, Helder, Ivan Gonzalez, Mtiliga; Javi Lopez (Juanito, 78''), Apoño, Fernando (Nacho, 80''), Duda; Benachour (Luque, 83'') eta Caicedo (Obinna, 59'').
1 - Real Madril: Casillas; Sergio Ramos, Garay, Albiol, Marcelo; Gago (Guti, 59''), Xabi Alonso, Granero (Benzema, 71''), Van Der Vaart (Drenthe, 80''); Higuain eta Cristiano Ronaldo.
Golak:
1-0, 9:'' Duda.
1-1, 48'': Van Der Vaart.
&' || 'nbsp;